Kirol arloko elkarte eta taldeek dirulaguntzak eska ditzakete jada

2026/04/10

Apirilaren 23ra bitarte egin ahal izango da eskaera, egoitza elektronikoaren bitartez. Aparteko jarduerengatik, irabazi asmorik gabeko kirol eta elkarteak lagunduko ditu, hain zuzen.

Kirol arloan lan egiten duten klub eta elkarteak diruz lagunduko ditu beste urte batez Zumaiako Udalak. Deialdira aurkeztu nahi duten elkarteek apirilaren 23ra bitarte izango dute horretarako aukera, egoitza elektronikoaren bitartez. Deialdiari dagokion eskabidea eta eranskinak sinatuta aurkeztu beharko dituzte interesdunek.

> Oinarriak
> Eskaera telematikoa