Kirol elkarteek diru-laguntza eskatzeko epea zabalik da gaurtik

2013/05/21

Eskari orria eta beharrezko dokumentazioa ekainaren 21a arte entregatu ahal izango da kiroldegian edo udaletxeko erregistro nagusian.

Zumaiako kirol elkarteek urteko diru-laguntza eskaera egiteko deialdia zabalik da gaurtik. Irabazi asmorik gabeko herriko kirol elkarteek hilabeteko epea izango dute laguntzak eskatzeko. Horretarako baldintzetan azaltzen den eskaera orria eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute kiroldegian edo udaletxeko erregistro nagusian. Eskaerak egiteko azken eguna ekainaren 21a (14:30 arte) izango da.

Oinarriak eta eskaera orria ikusteko klikatu hemen.