Kirol Patronatuak herritarren eskariari egokitutako kirol ekipamenduen erabilera araudia egin nahi du

2019/02/28

Padel pista, tenis pista, herri eskolako frontoia edota Aitzuri frontoia erabili nahi dutenek zein behar eta zein antolatzeko era nahiago duten jakin nahi du Patronatuak, erabilera araudia herritarren beharretara egokitu dadin. Horretarako, erabiltzaileen beharrak eta eskariak identifikatzeko, eskuorri batzuk prestatu ditu eta kiroldegian daude interesa dutenek betetzeko.

Zorionez, gero eta gehiago dira kirola egitera animatzen diren zumaiarrak eta baita instalazioak alokatzen dituztenak ere. Hori dela eta, Kirol Patronatuak herritarren eskariari egokitutako kirol ekipamenduen erabilera araudia egin nahi du eta erabilera hori, herritarren beharrei ahalik eta era eraginkorrenean egokitzeko, lehen pausoa erabiltzaileen behar eta nahiak identifikatzea da.

Horretarako, erabiltzaileen beharrak eta eskariak identifikatzeko, eskuorri batzuk prestatu ditu Patronatuak eta kiroldegian daude interesa dutenek betetzeko.

Padel pista, tenis pista, herri eskolako frontoia edota Aitzuri frontoia erabili nahi dutenek zein behar eta zein antolatzeko era nahiago duten jakin nahi du eskuorri honen bidez Patronatuak, esan bezala, erabilera araudia herritarren beharretara ahalik eta hobekien egokitu dadin.

Eskuorria bete ondoren, eta kiroldegian bertan utzi behar da martxoaren 10a bitarte. Zumaiako Udalak, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie beren beharren informazioa helarazi eta zerbitzua hobetzen lagunduko dioten herritar guztiei.