Kirol Patronatuaren logotipoa aukeratzeko lehiaketa
Kirol Patronatuak bere logotipoa aukeratzeko lehiaketa jarri du abian. Lanak maiatzaren 31a aurretik entregatu beharko dira kiroldegian.
OINARRIAK:
- - Landuko den logotipoa Zumaiako Kirol Patronatukoaren aurkezpen irudi gisa erabiliko da, hau da, menbrete gisa, web orrian, informazio orrian, etab.
- - Edonork parte har dezake, Zumaiar nahiz kanpotarrek.
- - Logotipoaren diseinua eta erabilpen proiektutxoa aurkeztuko dira (logoa koloretan eta baita tinta bakarrean ere; paperean eta formatu digitalean).
- - Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek:
- Izen-abizenak, N.A.N. eta herria.
- Helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.
- - Aukeraketa zuzendari batzordeko ordezkariek egingo dute, adituen laguntzaz.
- - Aukeratutako lanaren jabetza Zumaiako Kirol Patronatuarena izango da.
- - Saria Zumartianeko 300€ko opari txartela izango da.
- - Lanak Lubaki Kiroldegian aurkeztuko dira, maiatzak 31 baino lehen.
- - Hitzez azaldu beharreko testua: Zumaiako Kirol Patronatua.
- - Aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, lehiaketa epairik gabe geratu ahal izango da.
- - Saririk lortzen ez dituzten lanak hilabete bateko epean jasotzeko aukera izango dute.



