Kirol teknikaria kontratatzeko prozesuaren barruan, behin betiko puntuazioak argitaratu ditu Udalak
Merezimenduen behin betiko puntuazioak eta lehen hautagaiaren aldeko proposamena ikusgai dira. Horrekin batera, aldi baterako kirol teknikari bat kontratatzeko prozesuari amaiera eman dio Udalak.
Lanbideren bitartez, aldi baterako kirol teknikari bat kontratatzeko prozesua martxan du Zumaiako Udalak martxoaren hasieraz geroztik. Hautaketa prozesuaren barruan beharrezko prozedura guztiak eginda, merezimenduen behin-betiko puntuazioak argitaratu dira. Horrekin batera, puntuazioen hurrenkera kontutan hartuta, lehena geratu den hautagaiaren aldeko proposamena argitaratu da.



