Kirolaren aurpegi eskuzabala
Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako antolatzaileek 6.000 euro eman dizkiote Aspanovas Gipuzkoa, minbizia duten haurren elkarteari.
Iragarrita bezala, Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako antolatzaileek probarekin lortutako dirua Aspanovas Gipuzkoa elkarteari eman diote. Ekitaldia asteartean egin zuten eta elkarteak 6.000 euroko diru-saria jaso zuen. Minbizia duten haur gipuzkoarren gurasoen elkartea da Aspanovas Gipuzkoa eta mendi lasterketako antolatzaileek jakinarazi zutenez, “datorren urteko proban ateratzen den dirua ere eurentzat izango da”.
Udalak babestuta
Uztailaren 26an egin zen mendi lasterketa honen lehendabiziko edizioa eta probak egundoko arrakasta izan zuen. Zumaiako Udala ekitaldiaren babeslea izan zen.



