Kiroldegiari buruzko hainbat zehaztapen

2012/07/12

Azken asteotan kiroldegiaren inguruan herrian zabaldu diren zenbait kezka medio, Zumaiako Udalak kiroldegiaren inguruko argibide batzuk eman nahi ditu:

1- Aurtengo ordenantza fiskalak onartzean, onartu ziren kiroldegiko ikastaroetako prezio berriak. Ordenantza fiskalak osatzerakoan, Zumaiako Udal Gobernua konturatu zen ikastaroetako prezioak ez zirela errentagarriak, eta zenbaitetan jasotzen zen zerbitzua baino askoz gutxiago ordaintzen zela. Horri irtenbidea emateko ikastaro guztietako prezioak berdindu ziren, eta ikastaro guztiei eskaintzen den zerbitzuarekin bat datorren prezio egokia jarrita onartu ziren ordenantza fiskalak.

2- Horretaz gain, datorren ikasturtetik aurrera (irailetik aurrera) matrikulazio guztiak hiruhilabeteka egin beharko dira, hau da, ezingo da ikasturte osorako matrikulaziorik egin.

3- Apiriletik abian da Kirol Patronatua, eta irailetik aurrera patronatu horren bidez kudeatuko dira herriko kirol azpiegiturak. Patronatu horren bidez zerbitzuen kalitatea bermatu eta hobetu nahi da, eta patronatuak orain dauden  zerbitzu horiek hobetzeko egingo du lan.