Kiroldegiko ikastaroetan oraindik ere eman daiteke izena
Irailaren 9an ireki zen kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea. Taldeak betetzen eta osatzen doaz, baina nahi duenak oraindik hainbat ikastarotan eman dezake izena. Hala, Fitbox, body training, cycling, zumba fushion eta igeriketa ikastaroetan (haur zein helduentzat) eman daiteke izena, besteak beste. Ikasturteari irailaren 30ean emango zaio hasiera. Animatu eta egin kirola!
Eskaintza guztia ikusteko klikatu hemen.



