Kiroldegiko neguko jardueretan oraindik izena eman daiteke
Kiroldegian negurako antolatu diren ekintzetan izena emateko epea oraindik irekita dago. Zenbait jardueretako taldetan legua dago; zumba, cycling, Pilates, Jump edota Yoga bezalako jarduerak egin daitezke oraindik. Kiroldegitik argitu nahi da, ikastaroak astelehen eta asteazken, edo astearte eta ostegunetan egiteaz gain, ostiraletako saioetara ere apuntatu daitekeela. Hau da, egun batean, bitan edota kirola egiteko aukera eskaintzen da.



