Kiroleko ikastaroetan izena emateko aukera
Kiroldegian eta itsas kiroldegian egiten ari diren udako ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik. Datorren astean bukatuko da lehen hamabostaldia, eta hainbat ikastarotan oraindik bada bigarren hamabostaldirako izena emateko aukera. Besteak beste, igeriketa, tenisa, patinak, piragua, surfa, arrauna... dira aukeran. Animatu eta egin kirola udan ere!



