Koadrila arteko batel estropadan izena emateko epea zabalik dago

2011/09/02

Gaurtik hilaren 14a arte izango da izen emate epea zabalik.

 

Gero eta gertuago dago Olarro Eguna (iralen 17an izango da), eta Zumaiako Udala ari da egun horretarako prestaketa lanetan. Gaur bukatzen da txosnetan lan egin nahi dutenek izena emateko epea, eta gaurtik hilaren 14a bitartean zabalik izango da Olarro Egunean ospatuko den koadrilen arteko batel estropadan parte hartzeko izen emateko epea. Parte hartzeko baldintzak honakoak izango dira:

 

Parte hartzeko baldintzak:

1. Estropada goizez eta arratsaldez ospatuko da:

Goizez 10:00etan hasiko da, gaztetxoenekin (13, 14, 15 eta 16 urte aurten betetzen dituztenak). Goizean arituko dira eta bi onenek arratsaldean helduekin jokatuko dute.

Arratsaldez 17:00etatik aurrera.

2. Estropada eremua Itsas kiroldegitik irten eta Txomin Agirre kairaino joan-etorria izango da.

3. Parte-hartzaileen adina:

Helduak 16 urtetik gora.

Gaztetxoak: 13-16 urte bitartekoak (aurten betetzen dituztenak)

4. Talde bakoitza 4 pertsonak osatuko dute (batelean sartzen direnak), mutilak nahiz neskak.

5. Bandera irabazteko ezinbestekoa izango da 4tik 2 zumaiarrak izatea.

6. Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du eta bere telefono zenbakia eman beharko du, harremanetarako.

7. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek beren buruari edo beste hirugarren bati egin diezaieketen kalte edota lesioen erantzukizunik.

8. Ohiko banderaz gain, emakumeen partaidetza ere bereziki sarituko da.  Parte-hartzaileen artean afari bat zozkatuko da.

9. Izen-ematea turismo bulegoan egingo da irailak 3tik 15a bitartean, eta nahitaezkoa izango da izen-emateko orria betetzea.

10. Lasuna batela entrenamenduetarako behar dutenek turismo bulegoan egin behar dute eskaera.

11. Zozketa egiteko bilera irailaren 15ean izango da: 19:00etan gaztetxoena eta 19:30etan helduekin.