Koadrila Eguna ospatuko da larunbatean Zumaian

2018/08/14

Gaztetxoen bazkaria, kontzertuak, jolasak… lagunartean gozatzeko aukera paregabea!

Festarik festa, uda sasoia aurrera doa Zumaian eta larunbat honetan, Koadrila Egunaren txanda iritsi da!

Eguerditik hasita iluntzera bitartean, lagunartean gozatzeko ekintza ugari antolatu ditu Udalak: gaztetxoen bazkaria, kontzertuak, jolasak, txarangak…

Hona hemen aurtengo egitaraua:

  • 14:30 Gaztetxoen bazkaria Torreberrin: norberak bere jana eraman beharko du. Postrea soilik banatuko da.
  • 17:00 Haur eta gaztetxo koadrilentzat Erronka Xtrem jolasa Odietan
  • 18:30ean Akelarre txaranga
  • 19:30ean “Dardara Fest”, rock kontzertuak Amaia plazan: Delorean, Kabalah, Vulk, Libe, Karter
  • 2:30 Arima Eroa disko festa Kofradian