Koadrila Egunean goitibehera probarako errepidea itxiko da
Santa Klara agroturismotik San Jose 36 zenbakiraino errepidea itxiko da, 09:00etatik 12:00etara
Koadrilan Egunean, abuztuaren 30ean, Arritokieta kalean goitibeherak izango direla-eta errepidea itxiko da. 09:00-12:00tara Santa Klara agroturismotik San Jose 36 etxeraino (Martindarren etxeraino) itxiko da errepidea. Baserrietara joan nahi dutenek Jadarre auzotik joan beharko dute.
Koadrilen Eguneko egitaraua:
09:00etan, Goitibehera jaitsiera (izen-emateak 08:00).
12:00etan, Gotibeheren sari banaketa, Eusebio Gurrutxaga plazan.
14:00etan, Kofradian bokadilo-jana. Postrea emango da.
18:00etan, Haur Festa DJPorrurekin, Amaiako plazan. Jarraian, Apar Festa, Ondartxo plazan.
19:00etan, Zaparrada batukada taldea.
19:30ean, Rock kontzertuak: Def con Dos, Kashbad, Toilet Warriors eta Brote. Moilan.
22:30ean, Basajaun taldearekin dantzaldia, Eusebio Gurrutxaga plazan.



