Koadrilen herri kirol txapelketa jokatuko da Koadrilen Egunean

2011/08/10

Abuztuaren 20an izango da Koadrilen eguna, eta orduan jokatuko da txapelketa. Talde bakoitza bost lagunek osatu beharko dute eta horietatik gutxienez bik neskak izan beharko dute. Bete behar diren probak honakoak dira: txingak, harriak jaso, ferra jokoa, giza proba eta hankapaloak. Dagoeneko eman daiteke izena Turismo Bulegoan.

Aurtengo Koadrila egunak erronka berria jarri du mahai gainean: lagun-arteko herri kirol txapelketa antolatu du. Abuztuaren 20an izango da Koadrila egunean, eta egun horretan jokatuko da, goizez, 10:30etan hasita. Bi kategoriatan jokatuko da txapelketa: 16 urte azpikoek jokatuko dute aurrena, eta hortik gorakoek ondoren, 11:30ean. Izena dagoeneko eman daiteke Turismo Bulegoan (943-143396/ 943-861530), eta hilaren 18an izango da azken eguna.

Hauek dira helduen txapelketan parte hartzeko arauak:  

 - Taldea bost pertsonek osatuko dute.

 - Taldeak mistoak izango dira. Gutxienez bi neskak osatuko dute.       

 - Taldea zumaiarra izango da, gutxienez 3 zumaiarrek osatuko dute taldea.

 - Antolakuntzak partehartzaile guztiei, mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die, norberak bere gain hartzen dituelarik kirol jarduerak dakarren arriskuak.

 - Antolakuntzak ez du bere gain hartzen, partehartzaileek bere buruari edo beste hirugarren bati egin diezaiokeen galera, kalte edota lesioei buruzko erantzukizunik.

- Bete behar diren probak hauek dira: Txingak, harriak jaso, ferra jokoa, giza proba eta hankapaloak.

        -Txingak: Oinez, 16 kiloko txingak lurra ukitu gabe, ibilbidea azkarrenak betetzen duen taldeak irabaziko du.

        - Harriak jaso: 45 segundutan sorbaldara gehien pisu altxatzen duenak irabaziko luke. 20 kiloko harria lepoan dugunean botalekura botako dugu. Botalekuan pertsona bakarra egongo da.

        - Ferra jokoa: Distantzia batera lurrean kokatua dagoen kirten batera ea zeinek ferra gehien sartzen dituen.

        - Giza proba: Bat gurpil gaianean esertzen da eta besteek (4) gurpilatik katean lotuta dagoen kirtenatik tira egingo dute. Joan etorria egin ostean eserita doana aldatuko da, parte-hartzaile guztiak proba egin arte.  

        - Hankapaloak: Lurra ukitu gabe, hankapaloen gainean joanik, mugatuta dagoen ibilbide bati buelta bat eman beharko zaio. Taldekideen laguntza balio du, proba egiten ari dena ez eroritzeko.

 - Sariak:           

                   1.- Kopa eta  100 €         

                   2.- Kopa eta    70 €          

                   3.- Kopa eta    50 €            

                                    Talde bakoitzak: 30 €

Sariak jasotzeko ezinbestekoa da proba guztiak bukatzea.