Koadrillen arteko herri kirol txapelketan izena emateko epea gaur (osteguna) amaituko da
Larunbatean jokatuko da txapelketa, koadrillen egunari hasiera emateko. Parte hartu nahi dutenek Turismo bulegoan eman behar dute izena. Txapelketa bi kategoriatan jokatuko da: 16 urtez azpikoek jokatuko dute aurrena, 10:30ean, eta 11:30etik aurrera nagusien txanda izango da.
Gaur amaituko da koadrillen arteko herri kirol txapelketan parte hartzeko izena emateko epea. Beraz, larunbatean jokatu nahi dutenek gaur eta biharko eguna dute izena emateko. Horretarako Turismo Bulegora joan edo deitu behar da, araudiak ezartzen dituen baldintzak kontuan hartuta.
Izan ere, koadrillen arteko herri kirol txapelketak emango dio hasiera larunbateko Koadrilla egunari. Orduan hasi eta gaueko ordu txikiak arte egitarau oparoa izango da aurtengoan ere:
10:30ean, koadrillen arteko herri kirol txapelketa.
12:00etan, BIZI poteoa.
14:30ean, herri bazkaria, eta ondoren Gaztetxeak antolatutako jolasak.
17:00etan, puzgarriak Ondartxo plazan.
18:00etan, Tatxin eta Tatxan pailazoak, Ondartxo plazan.
19:00etan, Ondartxon, karaokea.
22:30ean, kontzeratua, Siroka eta Marianitoz Blai, Odietan.
23:30ean, kofradian, diskoteka 70 eta 80ko hamarkadetako musikarekin.



