KOFRADIA PLAZAKO HODITERIA EGOKITZEKO LANAK ASTELEHENEAN HASIKO DIRA

2016/10/06

Egokitzapen eta eraberritze lanek 15 egun inguru iraungo dute, eta ur jarioak eta marea altuek Kofradiako plazan eragiten dituzten arazoei behin betiko irtenbidea emango diete.

Gaur egun Kofradia plazako estoldak askotan buxatzen dira, bertako hoditeria nahiko kaltetuta eta egoera txarrean dagoelako. Horrek usain txarrak eragiten ditu eremu horretan eta, marea igotzen denean, estoldak libratu egin behar izaten dira.

Egoera hori konpondu eta hobetze aldera, Udalak datorren astelehenean ekingo die bertako hoditeria eraberritu eta egokitzeko lanei. Horiek horrela, isurbideak hobetu eta ur-sarea berrituko dira: egungo hodiak kendu eta eremu horretako kanalizazioa hobetzeko berriak jarriko dira.