Koldo Izagirreren hitzaldiarekin emango zaio hasiera Euskararen Asteari
Gaur 19:00etan Alondegiko goiko ikasgelan izango da hitzaldia. Ostegunean, Julene Azpeitia sari banaketa izango da.
Iaz kaleratu zuen Autopsiarako frogak liburuan oinarritutako hitzaldi/emanaldia eskainiko du Koldo Izagirrek. Alondegian izango da, gaur, hilak 29, 19:00etan, goiko ikasgelan. Horrekin hasiko da 2011ko euskararen astea, eta ostegunean jarraituko du, Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sari banaketarekin.
"Euskaran bizi den orori herritasuna ematen dion leku politikoa da gure hizkuntza.
Ez du deusen frogarik eskatzen. Inor ez du arrotz ez atzerriko.
Malgutasuna duen identitatea ematen du euskarak: horregatik iraun du egundaino, horregatik iraun lezake beste horrenbeste.
Baina heriotza programatua diote, kanpotik bezala barrutik"
Hona hemen Euskararen Asteko egitarau osoa:
AZAROAK 29, ASTEARTEA
- Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian (ikasteko gelan) Koldo Izagirreren hitzaldia/emanaldia euskarari buruz.
ABENDUAK 1, OSTEGUNA
- Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian (ikasteko gelan) Julene Azpeitia 24. ipuin lehiaketako sarien banaketa eta emanaldia: Koldo Amestoyren ipuin kontaketa: Biderditan.
ABENDUAK 3, LARUNBATA, EUSKARAREN EGUNA
- Eguerdiko 12:00etan, katxaperoak eta kalejira Musika eskolako trikitilariekin, Sagarbide inguruan hasita.
- Eguerdiko 12:30ean, Itsas kiroldegitik irtenda. Zumaian Saltaka euskararen alde Gernika parkea, Moilaberriko zubia, Pulpo aurretik Erriberan sartu eta Beheko plazan bukatu.
(helduen kamisetak aurrez salgai turismo bulegoan, 5 €-an).
Bukaeran, bertsolariak eta trikitilariak. Ondoren, salda eta txorizoa Torreberrin.
- 13:15 inguruan “Zumaian euskaraz erosi” zozketa.
- 13:30ean hasita, kantu-saioa Kofradiatik hasita (Zumaiako Kantuzaleak).
- 14:30ean Beheko plaza jatetxean bazkaria. Sarrerak salgai Turismo Bulegoan, Metro tabernan, Nikolen eta Beheko plaza jatetxean bertan (10 €).
Bazkalondoan bertsoak, kantuak eta giro ederra.
- 22:30etik aurrera, erromeria Torreberri gaztetxean, ZORTZI IPURDI taldearekin.
ABENDUAK 4, IGANDEA
- Arratsaldeko 16:30ean euskarazko zinema haurrentzat.



