KOLONEKO MINBIZIAREN HARIRA, SOLASALDI MEDIKO-GASTRONOMIKOA EGINGO DA MAIATZAREN 11N
Solasaldia Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatu du eta helburu du elikadura osasuntsu bat sustatzea eta kasu honetan, koloneko minbiziaren proba egitearen garrantzia helaraztea.
Martxoaren 31 koloneko minbiziaren aurkako eguna izan zenez, maiatzaren 11n Beheko Plazan, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolaturiko VI. solasaldi gastronomikoa egingo da, arratsaldeko 18:30ean. Bertan, Osasun Zentroko profesional batek, Rosa Maria Azkuek, koloneko minbiziari buruzko informazioa eskainiko du eta horrez gain, Andoni Txintxilla sukaldariak pintxo osasuntsu batzuen prestaketa irakatsiko digu.
Gaur egun koloneko minbizia euskal herritarren artean gehien agertzen den minbizi mota da. Datu hori aintzat hartuz, kanpaina honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, osasuntsu jatea aspergarria ez dela erakustea; eta beste aldetik, gorotzetan ezkutuko odola detektatzeko proban parte hartzen ez duen biztanleriaren %29a proba egitera animatzea.
Gutxi gorabehera biztanleriaren %14,6ak, bai gizonezko zein emakumezkoek, beren bizimodua kaltetuta ikusten dute gaixotasun hau dela eta. Horregatik, ezinbestekoa da bizi ohitura osasungarrietan heztea gure osasunaz arduratzeko.
Solasaldira joateko izena ematea dohain da eta Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egingo da. (Tel. 943 86 22 00). Sarrera librea izango da lokala bete arte.
Jarraian, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak, zerrendatuta:
Gizarte Arloa:
- Gaixo onkologiko eta familiakoei zuzenduriko informazioa/orientazioa.
- Laguntza teknikoa: material tekniko ortopedikoaren mailegua
- Giza baliabideen kudeaketa
- Harrera pisua minbizia duten gaixo eta senideentzat
Arlo Psikologikoa:
- Banakako/taldeko harrera psikologikoa:
- Gaixo onkologikoak, senideak eta zaintzaileak
- Dolu prozesuak
- Prebentziorako psikologia saila: erretzeari uzteko bakarkako eta taldeko terapiak, prebentzio kanpainak urte osoan zehar, osasun hezkuntzarako programak, paziente onkologiko eta familien bizi kalitatea hobetzeko tailerrak eta profesionalen formakuntza
Boluntariotza:
- Gaixo eta familiekin: zainketa paliatiboetan, ospitalean eta etxean.
- Administraritza
- Baliabideen lorpena
- Prebentzioa: kanpaina dibulgatiboak
Datu orokorrak:
- Helbidea: Ardantza kalea 11.
- Telefonoa: 943 20 24 94
- Helbide elektronikoa: bajodeba@aecc.es.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara.



