Kolunbarioa eraikitzeko lanak bukatuta, ordenantza onartutakoan erabilgarri egongo da

2019/03/04

Hurrengo osoko bilkuran bozkatuko da dagoeneko prest dagoen ordenantza eta behin betiko onarpena duenean erabilgarri egongo da kolunbarioa. Horrela, Zumaiako hilerriak, ohitura berriei egokitutako zerbitzua izango du eta bertako 192 horma hobietan hilotzen errautsak jaso ahal izango dira.

2018an martxan jarritako Kolunbarioa eraikitzeko lanak bukatuta daude dagoeneko eta erabilgarri egon daitezen, ordenantza behin betikoz onartzea baino ez da falta. Hurrengo plenoan onartuko da behin behinekoz eta prozedura amaitu eta behin betiko onarpena duenean, erabilgarri egongo da. Esan bezala, lanak Kolunbarioa eraikitzeko lanak bukatuta daude eta horiekin batera zenbait hobekuntza egin dira hilerrian, esaterako, goiko atea eta paretak txukundu, bertako eskailerak konpondu eta baranda berriak jarri ditu Udalak.

Horrela, Zumaiako hilerriak, ohitura berriei egokitutako zerbitzua izango du eta bertako 192 horma hobietan hilotzen errautsak jaso ahal izango dira. Izan ere, gaur egun, hilotzak errausteko gero eta joera handiagoa dago eta horri erreparatuz, errauts horiek gordetzeko gune bat eskaini nahi izan die Udalak herritarrei. Kolunbarioa erabilgarri dagoenean, pertsona interesdunek udaletxean egin beharko dute horiek erabiltzeko eskaera.