Kolunbarioen erabilera eskubidearen kontzesioa eskatzeko epea irekiko da urriaren 1ean

2019/09/23

Izen emateko interesdunek Udalaren harrera bulegoan aurkeztu beharko dute dokumentazioa.

2019ko ekainaren 17an Zumaiako Udalaren Udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudia argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Araudiak kolunbarioen erabilera eskubidearen kontzesioa emateko baldintzak jasotzen ditu. Udalaren web-orrian herritarren eskura dago araudia.

Udalaren harrera bulegoan aurkeztu beharko dira honako dokumentuak:

  • Eskaera orria beteta

  • Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia (NAN)

  • Heriotza inskribatzea erregistro zibilean egin izanaren ziurtagiria

  • Errausketa ziurtagiria