Konpost Bikaina lehiaketa abiatu du Udal Elkarteak
Lehiaketan parte har dezakete etxean edo baratzan konposta egiten duten herritarrek. Galdetegia maiatzaren 31a arte bidal daiteke konposta@urolakosta.org e-postara, edota udaletxean aurkez daiteke
Urola Kostako Udal Elkarteak KONPOST BIKAINA lehiaketa abian jarri du. 2015eko konpostaren planaren barruko ekimen bat da.
“Konpost bikaina” lehiaketaren helburua da etxean edo auzoan konposta egiten duten familien ahalegina saritzea, bereziki konposta egoki eta ondo egiten dutenen ahalegina.
Une honetan eskualdean 791 familia ari dira etxeko hondakin organikoekin konposta egiten (etxean, auzoan, komunitatean…). Gipuzkoako familiek batez beste 2,65 kide dituztenez (Eustat, 2006ko datua), orotara 2.000 pertsona inguru ari dira gure eskualdean konposta egiten.
Parte
hartzeko galdetegi bat bete eta konposta@urolakosta.org helbidera bidali behar da (udaletxeetan ere aurkez daiteke paperean).
Lehiaketan parte
har dezakete Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian etxean edo baratzan konposta egiten duten herritarrek. Izen eman eta galdetegia aurkezteko epea amaituko da 2015eko maiatzaren 31an.
Konpostaren kalitatea neurtzeko prozedura, faseak, sariak eta xehetasunak oinarrietan daude.



