Kuadrilla Eguna ospatuko da larunbatean

2017/08/16

Festarik festa, dagoeneko hemen dugu aurtengo Kuadrilla Eguna. Goizean goiz hasita ekintza egitarau zabala izango dute zumaiarren aukeran lagun taldean egunaz eta festaz gozatzeko.

Egitaraua:

  • 11:30 Odietan gaztetxoentzat kuadrilla arteko jolasak.
  • 14:00 Torreberrin bazkaria (norberaren kontu, postrea emango da)
  • 16:30 Arranpla inguruan haur jolasak 12-17 urte bitarteko aurrei zuzenduak (Itxas-Gainek lagunduta): kukaina, urpekaritza, piragua lasterketa, zipriztin txapelketa eta lokotx bilketa uretan.
  • 17:00 Torreberrin hasita elektrotxaranga: Matraka
  • 18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan, haurrentzat festa: Txapela Buruan eta dantza munduan.
  • 18:30 Rock kontzertuak Amaia plazan Dardara Fest 2017: NIZURI TAZUNERI, MARLIK eta CECILIA PAYNE
  • 19:00 Beti Jai Fanfarrearen kalejira
  • 22:30 Kofradian Arima Cool diskoteka
  • 23:00 Rock kontzertuak Amaia plazan Dardara Fest 2017:SERMONDS, THE RIFF TRUCKERS eta SEÑOR NO