Kubako emakumeen lorpenak biltzen dituen erakusketa ikusgai da Alondegian

2012/11/09

Hilaren 6tik 19ra bitartean, 'Emakume kubatarrak, iraultza bat beste baten barruan' erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan. Kuban, 1960an Emakume Kubatarren Federazioa sortu zuten helburu zehatz batekin: emakumeen berdintasuna guztiz betetzeko politikak eta programak sortzea zen. Federazioaren buru Bilma Espín (2007an zendu zen) izango zen, eta gaur egun 4 milioi afiliatu baino gehiago ditu.