Kultur agenda jasotzeko izena eman beharko da berriro

2019/07/16

Zumaian antolatzen diren kultur ekitaldien berri ematen du agendak. Hemendik aurrera honakoa jaso nahi duten herritarrek berriz eman beharko dute izena.

Datu-basean sartutako helbideak aspaldikoak izan daitezke, akatsak izan ditzakete edota agenda jaso nahi ez dutenen helbideak izan daitezke. Hori dela eta, Datuen Babeserako Legea oinarri hartuta, herritarren datuak eguneratu behar ditu Zumaiako Udaleko Kultura sailak.

Herrian antolatzen diren kultur ekitaldien berri ematen du Zumaiako kultur agendak. Agenda jaso nahi duten herritar guztiek, orain arte agenda jasotzen zuten herritarrak barne, beraien datuak igorri beharko dizkiote Kultur sailari. Izena eman nahi dutenek kultura@zumaia.eus helbidera idatzi edo Alondegi sarreran jarritako kutxatilan utzi ditzakete datuak.