Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da

2026/04/21

Egoitza elektronikoaren bitartez egin beharko da eskaera, maiatzaren 5a baino lehen. 2026an zehar egindako jarduerak edo egingo direnak barnebiltzen ditu deialdiak.

Kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteak diruz lagunduko ditu Udalak aurten ere. 2026an egin diren edo egitekoak diren ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, eta urte osoko jarduerengatik zein ekitaldi puntualengatik emango da laguntza.

Maiatzaren 5a bitarte egin daitezke eskaerak, egoitza elektronikoaren bitartez. Argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezakete (943861056). 

> Kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak

Kultur arloan beste deialdi bat ere zabalik du Udalak. Musikan, antzerkian eta dantzan diharduten elkarteei zuzendurikoa, hain zuzen:

> Musika, antzerkia eta dantzaren alorrean lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak