Kultur eragileen mapa
Ignacio Zuloaga plazako jardinetako panelean jarri berri da herriko kultur eragileen mapa.Kultur mahaiak azken aldian zuen kezka eta ardura izan da herriko kultur talde eta elkarteen argazkia erakustea, eta udazkenean hasitako lan baten ondorioa da jarri berri den mapa. Alondegia kultur etxean ere jarriko da Baina mapa osatzen segituko da, izan ere, udalaren web orrian ere mapa eskegi nahi da, baina argazkiaz gain taldeei buruzko informazioa eta harremanetarako bideak gehituko zaizkio. Horretarako elkarteen, eragileen informazio bilketa laster burutuko da.



