Kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
Herriko elkarteek apirilaren 9ra bitartean eskatu ditzakete kultur eta aisialdi jarduerak zein jaietako ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak. 2022 urte osoko jarduerak barnebiltzen ditu deialdiak, egindakoak eta egingo direnak.
Aurten ere kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteak diruz laguntzeko deialdiak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Bi dirulaguntza deialdi egin ditu Udalak: deialdi orokorra, eta jaietako ekitaldiena. Antzerkia eta dantza arloko dirulaguntza deialdia laster argitaratuko du.
2022. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain artean egindakoak eta egitekoak direnak; eta urte osoko jarduerengatik zein ekitaldi puntualengatik emango da laguntza.
Eskaerak apirilaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, eta argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezakete (943 86 10 56). Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), Alondegian zein egoitza elektronikoaren bidez.
Kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko 2022 urteko deialdia.
> Oinarriak
> Eskaera orria
Kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko 2022 urteko deialdia: HERRIKO JAIAK
> Oinarriak
> Eskaera orria