Kultur taldeek maiatzaren 20a arte izango dute diru-laguntza eskatzeko aukera
Zumaiako Udalaren kultura sailak elkarte eta taldeei ematen dizkien diru-laguntzen eskaera egiteko epea zabalik da maiatzaren 20a arte. Diru-laguntza jasotzeko interesa dutenek eskaera orria eta beharrezkoa den dokumentazioa Alondegian aurkeztu beharko dute.



