Kultur teknikari laguntzaile bat kontratatzeko prozesuaren barruan, ikusgai dira behin betiko puntuazioak
Merezimenduen behin betiko puntuazioak eta lehen hautagaiaren aldeko proposamena ikusgai dira. Horrekin batera, aldi baterako kultur teknikari laguntzaile bat kontratatzeko prozesuari amaiera eman dio Udalak.
Lanbideren bitartez, aldi baterako kultur teknikari laguntzaile bat kontratatzeko prozesua martxan du Zumaiako Udalak. Hautaketa prozesuaren barruan beharrezko prozedura guztiak eginda, merezimenduen behin-betiko puntuazioak argitaratu dira. Horrekin batera, puntuazioen hurrenkera kontutan hartuta, lehena geratu den hautagaiaren aldeko proposamena argitaratu da.



