Kultur teknikari laguntzaile bat kontratatzeko prozesuaren barruan, merituen behin behineko puntuazioak argitaratu ditu Udalak

2026/05/13

Puntuazioak ikusgai jartzearekin batera, erreklamazio epea zabaldu du Zumaiako Udalak. Hautagaiek maiatzaren 15era arteko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.

Kultur teknikari laguntzaile bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesua abian du Zumaiako Udalak. Hautagaien behin behineko puntuazioak argitaratu dira jada, eta horrekin batera zabaldu da erreklamazio epea. Maiatzaren 15era artean izango da zabalik. 

> Merezimenduen behin behineko puntuazioak
> Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia, ondorengo loturan: Lanbideren bitartez, Zumaiako Udaleko kultur teknikari laguntzaile bat aldi baterako kontratatzeko deialdia