KULTURA, AISIA, MUSIKA ETA DANTZA ALORREKO ELKARTEEI ZUZENDUTAKO DIRU LAGUNTZA ESKAERAK EGITEKO DEIALDIA ZABALDU DU UDALAK
Interesdunek apirilaren 18a bitartean aurkeztu ahal izango dituzte haien eskaerak.
Zumaiako Udalak dagoeneko martxan ditu kultura, aisia, musika eta dantza alorreko elkarteei zuzendutako 2017ko diru-laguntza programak. Horiek horrela, interesdunek apirilaren 18a bitarte aurkeztu ahal izango dituzte haien eskaerak.
Diru laguntzek helburu dute Zumaian kultura, aisia, musika eta dantza alorrera zuzendutako elkarteek jarduerak bultzatu eta sustatzeko diruz laguntzea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa izango da:
- Diru-laguntzaren eskaera orria (webgunean eskuragarri)
- Jardueraren memoria
- Elkarte eskatzailearen ordezkari edo arduradun den pertsonaren NANaren fotokopia
- Identifikazio fiskaleko kodea adierazten duen agiriaren fotokopia
- Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean betetzen direla kreditatzen duen agiria
- Hirugarrenaren ezagupenerako datuak
- Beste erakunde batzuetan eskatzen diren diru-laguntzei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren diru-laguntzena
- Zinpeko aitorpena
- Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua
- Elkarte edo entitatearen urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua
- Proiektuan emakume eta gizonen ikuspuntua noraino kontuan hartzen de zehaztu beharko da
- Euskararen tratamendua jardueraren hedapenean
Informazio gehiago HEMEN edo Alondegian: 943 861056, goizeko 09:00etatik 14:30era / kultura@zumaia.eus.



