Kultura eta aisialdiko ikastaro proposamenak aurkezteko epea zabalik da

2014/06/03

Ekainaren 20an bukatuko da proposamenak egiteko epea.

Kultur Etxetik herrian ikastaroak eman nahi dituzten irakasle edo taldeei zuzenduta, deialdia zabaldu dute. Ikastaro berri horiek irail amaieran hasi eta ekaina bitartera luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2014/2015 ikasturtean hasi eta bukatu beharko dute; eta kultura eta aisialdiaren inguruko ikastaro edo tailerrak beharko dute izan, 

Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero.

Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net.

 

Proposamenak aurkezteko epea: ekainaren 20an amaituko da.