Lan-erreformari buruzko jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

2012/03/16

Martxoaren 22an, 09:00etatik 11:30etara bitartean izango da Udal Elkartearen egoitzan (Zarautzen).

UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEAk eskualdeko enpresa eta autonomoentzat jardunaldia antolatu du indarrean sartu berri den lan-erreformari buruz.

 

Noiz: 2012/03/22 (9:00-11:30)

Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu

Non: Urola Kostako Udal Elkartea Urdaneta bidea 6, 20800, Zarautz

 Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Urola Kostako Udal Elkartea

Hizlaria: Iker Prior eta Gonzalo Palacio –Cuatrecasas Gonçalves Pereira (Donostiako bulegoa)

Plaza mugatuak

 

Gaur egungo testuinguruan, enpresarentzat giza baliabideak oinarrizkoak direnez, ezinbestekoa da 2012ko otsailaren 10eko 3/2012 Lege Dekretuan  jasotzen den lan erreformaren berrikuntzak enpresei ezagutaraztea.

 

Behar horri erantzuna emateko, Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldi bat antolatu du. Jardunaldi horretan parte hartuko dute Iker Prior eta Gonzalo Palacio jaunek, Cuatrecasas Gonçalves Pereira aholkularitza etxeko lan zuzenbide saileko abokatuek. Lan erreformak dakartzan berrikuntzak aztertuko dituzte, besteak beste:

  1. Malgutasuna, mugikortasun funtzional eta geografikoa
  2. Lan baldintzen aldaketa
  3. Negoziazio kolektiboak eta lan hitzarmenen ultraekintza
  4. Bidegabeko kaleratze kostu orokorren beherapena
  5. Kaleratze kolektiboak egiteko eta lan kontratuak eteteko baimen administratiboen aldaketa
  6. Kaleratzeko arrazoi objektiboak
  7. Prestakuntza eta ikaskuntza sustapena eta lanaldi partzialeko kontratuak
  8. Aldi baterako lan kontratuak elkarlotzeko mugak

 

Azalpenen amaieran galderak egiteko txanda izango da eta bertaratutakoek beren zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera izango dute.

 

Informazioa eta izen-ematea:

Jardunaldira etortzeko interesik baduzu, bidali iezaguzu e-posta bat, zure izen-abizenak eta lan egiten duzun enpresaren izena adieraziz.

943 89 08 08

enpresa@urolakosta.org