Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak: eskualdeko baliabideen gida
Bihar, apirilak 24, ostirala, izango da, Udal Elkartearen egoitzan. Lana bilatzen laguntzeko informazio zehatza eskainiko da.
Lana bilatzeko garrantzitsua da gure inguru sozioekonomikoa eta inguruan lana biltzeko ditugun baliabide eta tresnak ezagutzea. Hori dela eta, ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak tresna eta baliabide horien informazio zehatza emateko.
Ikastaroaren edukiak
- · Egungo egoera eta eskualdeko enpresa sarea (datuak herriz herri)
- · Enplegurako zerbitzuak: Lanbide, Urola Kostako Udal Elkartea, Sepe, udaletxeak, enplegurako ikastetxeak, EPA, KZGuneak, hizkuntza eskaintza, enpresa zerrenda, Gizarte Segurantza, bekak, praktikak…
- · 2015erako aurreikuspenak (profilak, gaitasunak…)
Noiz: ostiralean, apirilaren 24an 9:30etik 12:30era
Non: Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)
Izen-ematea: lanbideren webgunean edo 943890808 telefonora deituta
Oharra: ikastaroa euskaraz izango da
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta, EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan, Europako Gizarte Funtsaren artean finantzatutako zerbitzua da. «Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du».



