Lana on line egiteko aukerak aztertzeko programa enpresentzat eta pertsonentzat
Inoiz pentsatu duzu zure enpresako lan batzuk on line egitea, adibidez etxetik? Inoiz pentsatu duzu etxean lan egitea? Udal Elkarteak programa bat abiatu berri du aukerak aztertzeko
Urola Kostako Udal Elkartearen helburuetako bat da enplegua sustatzea eta horretarako hainbat programa eta zerbitzu ari da garatzen.
Gaur egun gero eta gehiago dira internetez lan egiten duten pertsonak eta lanerako aukera berriak eskaintzen dituen eremua da. Lan egiteko era horren abantaila nagusia da lana etxean (edo enpresaren egoitzatik kanpo) egin ahal izatea eta ordutegi aldetik malgutasuna izatea. Lan horiek, besteak beste, marketingaren eta salmentaren ingurukoak izan daitezke.
Testuinguru horretan "on line lana, laneratzeko beste era bat" izeneko proiektua jarri du abian Udal Elkarteak, eskualdeko enpresetan formula horrek izan ditzakeen aukerak eta bideragarritasuna aztertzeko.
Proiektu horretan harremanetan jarriko dituzte eskualdeko enpresak eta eskualdeko langabetuak, on line lanaren inguruko ekintzak burutzeko.
PARTE HARTZAILEAK
Eskualdeko 10 enpresa, gutxienez 4 langile izan behar dituzte, lehentasuna izango dute langile bat kontratatzeko asmoa dutenek
Langabeak, on line aplikazioetan eta interneteko tresnetan erabiltzaile ezagupenak.
ZEREGINA
Parte hartzen duten enpresak eta langabeak harremanetan jarriko ditu Udal Elkarteak eta enpresa bakoitzaren beharrak ikusita, proiektu bat definituko dute, online aplikazioen eta sare sozialen inguruan. Horretarako, enpresek zein langabeek ondorengo prestakuntza jasoko dute:
1. Online marketinaren estrategia (4 ordu)
2. Doako webgune bat sortu (8 ordu)
3. Bilatzaileetan posizionamendua (4 ordu)
4. Online komunikazioaren lege alderdiak (3 ordu)
5. Email marketina (4 ordu)
6. Publizitate kanpainak (4 ordu)
Prestakuntza ez da presentziala izango, webgune baten bidez ikastaroa streaming (unean bertan) edota aurrez grabatutako bideoen bitartez jarraitu ahal izango da. Horrez gain, aipatutako prestakuntza-atal bakoitza amaitzerakoan, online bidez, enpresak eta langabetuek tutoretza saioak jasoko dituzte, proiektuaren garapenari laguntza emateko.
DATAK
Proiektua (eta ikastaroak) garatuko da otsailaren 9tik martxoaren 31ra.
INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA
Programa honi buruzko xehetasunak emateko streaming (unean bertan) bidezko jardunaldi bat antolatu da, galderei erantzun ahal izateko. On line jardunaldi hori urtarrilaren 28an (12:30-13:30) izango da, honako helbidean:
http://urolakosta.econsultec.com
Hala eta guztiz ere, data hori baino lehen informazioa eskuratu nahi izanez gero, Udal Elkartearekin jar daiteke harremanetan.
Izena emateko epea urtarrilaren 30ean bukatuko da.
Informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko:
UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA
Enpresentzako Zerbitzuak
Aintzane Ruesgas, enpresa@urolakosta.org, Tel 943890808



