Landare inbaditzaileak kentzeko auzolana

2013/07/03

Datorren larunbatean, hilak 6, Zumaiako Natur Taldeak eta Zumaiako Udalak antolatuta Santiagoko hondartzako 'Oenothera' landare exotiko inbaditzailea kentzeko auzolana antolatu dute. Edonork har dezake parte. Horretarako nahikoa da larunbatean, 10:00etan Santiago hondartza ondoko aparkalekura azaltzea.

 

Gipuzkoako kostaldearen eremurik handiena itsaslabarrek osatzen dute eta oso eremu txikia geratzen da kostaldeko duna-sistemak sortzeko. Gainera, duna-sistema gehienak giza ekintzaren ondorioz desagertu egin dira, eta hori dela eta, mantentzen direnak kontserbatzea beharrezkoa da.

Santiagoko hondartza Gipuzkoan mantentzen den duna bakarrenetarikoa da baina zoritxarrez hainbat mehatxu pairatzen ditu. Horietako bat landare exotiko inbaditzaileen presentzia da. Espezie hauen artean Oenothera aurkitzen da, Santiagoko dunan geroz eta gehiago hedatzen ari dena. Mehatxu hau ikusirik, azken urteetan Zumaiako Udala, Zumaiako Natur Taldea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Saila, landare hau ezabatzeko helburuarekin lanean ari dira.

Datorren larunbatean duna mehatxatzen duten landare exotikoak ezabatzeko auzolana egingo da.

Eguna

Ordua

Irteera

 

 

 

Uztailak 6

10:00

Landare exotikoen ezabaketa-lanak*

Biltze-lekua: Zumaia sarreran (Getariatik etorrita) hondartza ondoko aparkalekuan. Informazio gehiago Zumaiako Udalean 943 86 50 33 (Ingurumen Saila)

*Lan hauek herritarrek egingo dituzte. Adin guztiko jendearentzat prestaturiko ekimena da. Zumaiako Udalak jarriko du beharrezkoa den materiala.