LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA: OINARRIZKO PRESTAKUNTZA (60H) LANGABEENTZAT NAHIZ LANEAN ARI DIRENENTZAT

2017/07/04

Urola Kostako Udal Elkarteak, LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO OINARRIZKO IKASTAROA (60 ordu) antolatu du eskualdeko langabetuentzat eta langileentzat, ERAIKUNTZA/METALA sektoreetarako.

Ikastaroaren helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea.

Ikastaroaren xehetasunak

Izenburua: Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa (60 ordu).

Datak: uztailaren 11tik uztailaren 28ra.

Ordutegia: 9:00-14:00.

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Argibideak eta izen-ematea

Argibideak jaso edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan jarri:

Urola Kostako Udal Elkartea (Rakel), Tel. 943890808, prebentzioa@urolakosta.eus

Izena emateko epe-muga uztailak 7.

Prestakuntza ikastaro hau Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatzen du %100.