Langabeak kontratatzeagatik laguntzak emango ditu Udal Elkarteak

2014/06/11

Eskualdeko enpresei zuzendutako diru-laguntzak dira Udal Elkarteak emamngo dituenak.

Eskualdeak bizi duen krisialdiaren eta horren ondorio den langabezia tasa altuaren ondorioz, Urola Kostako Udal Elkartearentzat lehentasunezkoa da lanpostuak sortzea erraztu eta bultzako duten ekintzak sustatzea. Hori dela eta, diru-laguntza deialdi honen bidez, enplegurako politika aktiboak indartu nahi ditu, bereziki erreparatuz gazteen eta gizatalde berezien enpleguari, eta, ondorioz, diru-laguntzak emango ditu eskualdeko enpresa txiki eta ertainek langabeak kontratatzea sustatzeko.

 

Diru-laguntzak

Kontratuek gutxienez 3 hilabetekoak izan behar dute eta 2014ko irailaren 1etik aurrera egin behar dira.

Diru-laguntzak izango dira: 3 hilabeteko kontratuentzat 3.000,00 euro; 6 hilabeteko kontratuentzat 6.000,00 euro.

 

Oinarriak eskuratzeko:

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2014-06-11, 109. zenbakia

Udal Elkartearen webgunean: http://www.urolakosta.org/index.php?id_aita=666666&id_edukia=1435&lang=eu

 

 

Informazioa jasotzeko

Informazioa aurrez aurre jaso nahi duenak Udal Elkartearen egoitzara hurbildu beharko du (Urdaneta bidea 6, Zarautz), ekainaren 19an, 12:00etatik 16:00etara, ondoen datorkizun ordutegian (aurrez bidali mezua noiz etorriko zaren esateko, honako helbidera: idazkaritza@urolakosta.org)