Langabeentzako soldadura ikastaroa eskainiko da Zumaian
Urola Kostako Udal Elkarteak eskainiko du ikastaroa eta irailaren 28tik otsailaren 5era bitartean egingo da, 14:00etatik 19:00etarako ordutegian.
Langabetuentzako eraikuntza arinen soldadura ikastaroa eskainiko da Zumaian irailaren 28tik aurrera. Urola Kostako Udal Elkarteak eskainiko du ikastaroa -Zumaiako Udala bertako kide da- eta soldadurako oinarrizko ezagupenak eskuratu nahi dituzten langabeei zuzenduta egongo da.
Soldadura semiautomatikoa, lan arriskuen prebentzioa eta enplegu orientazioa landuko dira saioetan. Irailaren 28an hasi eta otsailaren 5era bitarte luzatuko da kurtsoa eta saioak arratsaldez eskainiko da, 14:00etatik 19:00etara. Guztira 395 ordu jasoko dituzte ikasleek.
Izen-ematea eta informazioa
Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan eskainiko dute ikastaroa eta parte-hartzaileek garraiorako dirulaguntza ere lortu dezakete. Izena emateko bi puntu izango dira: Zarauzko INEMen bulegoa (943130360) eta Zumaiako Soldadura Zentroa (943862576). Ikastaroari buruzko informazio gehiago ere puntu horietan eskuratu ahalko da.



