LanGunea, abian jarriko du Urola Kostako Udal elkarteak
Martxotik ekainera bitartean, LanGunean langabezian dauden edo lanik gabe gelditzeko arriskuan dauden pertsonei zuzenduriko programa abiaraziko da. Programa horretan parte hartzeko otsailaren 12tik 26ra bitartean izena emna behar da, Udal Elkartean.
Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, LANGUNEA 2014 PROGRAMA antolatu du eskualdeko langabeentzat edo eta lana galtzeko arriskuan dauden pertsonentzat.
LanGunea elkar laguntzeko eta kooperaziorako lekua da, eta bere helburua da bakoitzaren lana bilatzeko prozesua hobetzea eta bakoitzaren baliabide, autokonfiantza eta potentzialitatea azalarazten laguntzea.
LanGunea programak bi atal ditu:
- Prestakuntza teorikoa:
o Konpetentzia eta trebetasun profesionalen hobekuntza
o Garapen pertsonala eta aldaketen kudeaketa
o Automarketina eta lan merkatuarekiko posizionamendua
- Aplikazio praktikoa:
o Prestakuntza teorikoa praktikan jartzea
o Bakarkako jarraipena
Noiz eta non:
2014ko martxotik ekainera, astelehenetik ostegunera, 9:00–13:00
Urola Kostako udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)
Izen ematea:
Izena emateko eskaera orria aurkeztu behar da, 2014ko otsailaren 12tik 26ra, emailez bidalita lanpoltsa@urolakosta.org edo Urola Kostako Udal Elkartean bertan.
Eskaera egiteko orria www.urolakosta.org helbidean edo Urola Kostako Udal Elkartean eskura daiteke.
Plazak mugatuak direnez, hautaketa prozesu bat egingo da izena ematen dutenen artean.
Informazioa eta argibideak:
Urola Kostako Udal Elkartea, Prestakuntza eta Enplegu Saila
943890808



