Lankidetza astearen baitan, gaur Mendebaldeko Saharari buruzko hitzaldia izango da

2010/12/17

Hitzaldian bi saharar izango dira: El Mami Amar Salem eta Ahmed yedoo Salem Lemara. Jose Mari Pastor kazetaria eta Zumaiako Darahli elkarteko kideek ere emango dute beraien esperientzien berri.

 

Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzuek antolatuta Lankidetza astearen baitan hainbat ekintza antolatu dituzte aste honetarako. Gaurko, Mendebaldeko Saharari buruzko mahaingurua antolatu dute. 19:00etan Algorri interpretazio zentroan izango da.

 

Bertan izango direnak:

- El Mami Amar Salem: Torturaren Aurkako Saharar Elkartearen presidentea da. Horretaz gain,  giza eskubideen ekintzaile ezaguna da Mendebaldeko Sahararan. Marokok Mendebaldeko Saharatik bota zuen, eta bi urtez ezin izan zeun bere herrira bueltatu. Atxilotua eta torturatua izan da hainbat aldiz, baina oraindik ere bere herrian giza eskubideak bermatzeko lanean ari da.

- Ahmed Yeddou Salem Lemara: Las Palmasen bizi den sahararra da. Azaroaren 7an El Aaiunera heldu zen, gurasoak bisitatzera. Egun bertan, kanpamendua deuseztatu zutenean, atxilotu eta torturatua izan zen beste hainbat eta hainbat sahararrekin batera.

 - Jose Mari Pastor: Berria Egunkariko kazetaria da. 2005ean joan zen Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharara. Ez zioten utzi kazetari gisa sartzen, eta turista gisa, erdi ezkutuan joan zen bertara. Han jasotako testigantzak ezagutarazteko erakunde sozial eta politikoetako ordezkariekin bildu zen.

- Darahli elkartea. Abenduaren hasieran izan dira Tindufeko (Algeria) sahararren errefuxiatu kanpamentuetan. Bertan ikusi eta sentitu duten giroari buruz hitz egingo dute.