Larrazabal eta Albarez izan dira azkarrenak
Atzo (otsailak 2) III. Txakur krosa jokatu zen. Jose Felipe Larrazabal Palacio izan zen helmugara sartzen lehena; 27 minutu eta bi segundu behar izan zituen ibilbidea egiteko. Emakumezkoetan lehena Sonia Albarez Urbieta zumaiarra izan zen, 35:29 segunduko denbora egin zuen.



