Larunbatean, Ekobira azoka izango da
Kutxa EKOGUNEAK bultzaturik kontsumo jasangarria sustatzea da ekimen honen helburua. Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartuko dute.
EkoBira, kontsumo jasangarriaren azoka ibiltaria, Zumaian izango da larunbatean honetan. Larunbatero Gipuzkoako herri ezberdin batean izan da EkoBira, eta Zumaian uztailaren 6ean izango da, aurtengo azken azko izango da, gainera.
Eusebio Gurrutxaga plazan izango da 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 bitartean. Bisitari guztiek egiaztatuko dute beste kontsumo era bat posible dela.
Bizimodu jasangarria egiteko aukerak badaude elikadura alorrean eta baita energia-kontsumoan, aisialdian eta abarretan eta hori ikusgai jarri nahi du EkoBirak. Produktu eta zerbitzu ekologikoak, ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa dutenak, kontsumitzeko aukerak azalarazi nahi ditu. Kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzea da Kutxa Ekogunearen ildo estrategikoetako bat eta horren harira sustatu du proiektu hau hirugarren urtez.

Aurtengo Berrikuntzak
EkoBira aurten ere herritarrengan zentratu da egunero sortzen ditugun zaborrak aprobetxatzeko ekintza batzuk proposatuz. Hauek dira Zumaian izango diren tailer praktikoak:
Lego serious Play: Herritarrek herriko ingurumen erronketan parte hartzen
Ordutegia: 10:30etatik 14:00etara
Lekua: Eusebio Gurrutxaga plaza, Zumaia
Adina: +18 urte
Baratzea balkoian: Zure etxeko balkoian noiz eta nola barazkiak landatzen ikasi
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
Lekua: Eusebio Gurrutxaga plaza, Zumaia
Adina: +7 urte
Sukaldaritza Solarra: Sukalde eta labe solar batekin sukaldaritza demostrazioa eta daztaketa.
Ordutegia: Egun osoa
Lekua: Eusebio Gurrutxaga plaza, Zumaia
Adina: Adin guztiak
> Altzari birziklatuak: Etxeko objektuekin birziklaturiko altzariak egiten ikasi
Ordutegia: 11:30etatik 14:00etara
Lekua: Eusebio Gurrutxaga plaza, Zumaia
Adina: +7 urte
Krema eta xaboiak: Etxeko produktuekin era erraz baten, xaboia eta kremak egiten ikasi
Ordutegia: 17:00etatik 19:30etara
Lekua: Eusebio Gurrutxaga plaza, Zumaia
Adina: +7 urte
*Ekintza guztietan, 14 urte baino gutxiagoko gazteak gurasoekin egon beharko dira
Ekintza guzti hauek dohainik dira, eta plaza mugatuak direnez, komeni da aldez aurretik izena ematea ekogunea.net webgunean
Informazio gehiago: www.ekogunea.net
ekogunea.net webguneanInformazio gehiago: www.ekogunea.net
www.ekogunea.net