Larunbat honetan egingo dute Olarru Sub-ekoek urteroko itsas hondoaren garbiketa

2010/07/07

15:00retatik 17:30era bitartean izango dute garbiketa, oinezkoen zubia eta Arranplarako tartean.

 

Zumaiako II. Flysch Trailaren bezpera egunean, larunbatean, itsas hondoaren garbiketa egingo dute Olarru Sub Ur Azpiko Jardueren Kirol Elkarteko kideek. Garbiketa 15:00retatik 17:30era bitartean egingo dute eta garbituko duten eremua, berriz, oinezkoentzako zubitik Arranplarako tarterainokoa izango da.

“Garbiketa zuzen eta egoki egin dadin, elkarteko urpekariek hautatutako eremua mugatu eta zaindu egingo dute. Horrekin batera, edukiontzi bat jarriko da jasotzen diren hondakinentzat. Garbiketa amaitzen denean, edukiontzia eta erabilitako balizak jaso egingo dira”, azaldu dute antolatzaileek.