URTEROKO LEHEN ITSAS HONDOAREN GARBIKETA LARUNBAT HONETAN EGINGO DUTE OLARRU SUB-EKOEK
15:30etik 18:00ra bitartean egingo dute garbiketa, Arranpla eta Zubitxikiko tartean.
Itsas hondoaren urteko lehengo garbiketa egingo dute, larunbat honetan, Olarru Sub Ur Azpiko Jardueren Kirol Elkarteko kideek. Garbiketa 15:30etik 18:00ra bitartean egingo dute eta garbituko duten eremua, berriz, Arranplatik Zubitxikirainoko tartea izango da. Garbiketa egiteko, edukiontzi bat jarriko da jasotzen diren hondakinentzat eta amaitzean jasoko da. Aurtengo bigarren garbiketa irailean egitea aurreikusten dute.



