Larunbatean, autodefentsa ikastaroaren bigarren saioa
Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak eta Berdintasun foroak elkarlanean antolatuta, autodefentsa ikastaroaren lehen saioa egin zen abenduaren 14an. Datorren larunbatean, hilak 18, ikastaroari jarraipena emango zaio eta bigarren saioa izango da 10:00etatik 14:00ak bitartean Lubaki kiroldegian.



