Larunbatean egingo da olio begetalen eta hondakin arriskutsuen bilketa

2009/08/19

Alai Auzategian eta Amaia Plazan kokatuko da olioa jasotzen duen furgoneta.


Larunbatean, hilak 22, egingo da olio begetalen eta hondakin arriskutsuen bilketa Zumaian. Ohi bezala, Alai Auzategian eta Amaia Plazan kokatuko da olioa jasotzen duen furgoneta. Alai Auzategian 9:00etatik 11:00etara egongo da, eta hango bilketa bukatu ostean joango da Amaia Plazara, 11:05etik 13:00ak arte egongo da hor. Erabilitako olioa edukiontzi batean eta tapa itxita duela entregatu beharko da.

Lehen ostirala eta laugarren larunbata

2004ean jarri zuen martxan Urola Kostako Mankomunitateak olio begetalak eta hondakin arriskutsuak biltzeko zerbitzua. Aurreko egutegitik zenbait aldaketa izan dira ordutegian eta hala, Zumaian bilketa lehen ostiraletan eta laugarren larunbatetan egingo da aurrerantzean.