Larunbatean, Familia Eguna egingo dute San Juan Egoitzan
Urtero gisa, aurtengoan ere prestatu dute familiekin ospatzeko eguna. Datorren larunbatean izango da, irailaren 28an. 16:30ean, senitartekoei harrera egingo zaie, eta ondoren, denok elkarrekin, 17:30ean merienda egingo dute. Giroa alaitzeko, berriz, Zumai txaranga izango dute.



