Larunbatean, Garbiketa mundiala!
Datorren larunbatean, hilak 11, Santiago hondartza eta Orrua inguruak garbitzeko Garbiketa Mundiala antolatu dute hainbat eragilek (ingurumena, Hezkuntza eta Surf arlokoak eragileak eta udalak). Santiago hondartza garbituko dute haur eta gaztetxoek, Orrua ingurua, berriz, helduenek.
Zumaiako, Getariako eta Zarauzko Udalek eta ingurumen, hezkuntza eta surf arloko hainbat eragilek Garbiketa Mundiala antolatu dute datorren larunbaterako. Ekimen horren bidez, itsas labarretako zikinkerian erreparatu, eta gazte zein helduak kutxadurak gure ingurumenean sortzen dituen ondorioez kontzientziatu nahi da.
Ekimenaren berri emateko, hainbat bideo ere prestatu dituzte. Animatu eta hartu parte ekimenean!
EGITARAUA
10:30: Hitzordua ORRUA eta SANTIAGO hondartzetan: helduek ORRUA hondartzan izango dute hitzordua eta gaztetxoek berriz Santiago hondartzan.
11:00: Garbiketa ekintzaren eta hondakin bilketaren hasiera
11h45: Kontzientziazio saioa: bertan bildutako ureko hondakinak aztertuko ditugu, hauen jatorriaz hitzegingo dugu, hauen akumulazioaz ozeanoko hainbat eremutan, zabor tipologietaz jardun dugu ere, azkenean arazo honi aurre egiteko aukerak aipatuz.
13:00: Barbakoa. Bi taldeak elkartuko gara barbakoa baten inguruan.
Mezua zabaldu eta animatu!
Kartela jaitsi dezakezue HEMEN KLIK EGINEZ sareetan zabaltzeko.



