Larunbatean hasiko dira aniztasun topaketak
Jatorri, kultura eta identitate askotariko zumaiarren parte hartzearekin egingo dira topaketak
Larunbatean emango zaio hasiera Jatorri, kultura eta identitate askotariko zumaiarren sarea sendotzen eta zabaltzen jarraitzeko egingo diren aniztasun topaketei. Topaketa horietan hainbat ekintza egingo dira elkarlanean. Hasteko, larunbatean Zumaiako afrikarren elkartea aurkeztuko jendaurrean.
Zumaiako aniztasunaren datuak eta herritarren iritziak jasotzeko ikerketak egin ziren lehenengo. Horren ostean, azken hilabeteotan herriko eragile eta jatorri eta kultura ezberdinetako zumaiarrekin hainbat bilera egin dira arloka.
Urriaren bukaeran Alondegi aurreko plazatxoan egin zen World Kafean arlo batean edo bestean lanean ari diren eragile eta jatorri eta kultura ezberdinetako zumaiarrek aniztasunaren inguruan elkarrekin hausnartzeko eta elkar ezagutzeko zubiak eraikitzeko lehen harria jarri zuten.
Orduz geroztik, eta herritarrek erakutsitako sentsibilizazio eta interesa ikusirik, hurrengo pausoaren norabidea zehazten eta lantzen aritu dira. Hala, abenduaren 18an Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, aniztasuna oinarri duten ekintzak antolatu dira.
Horrekin batera, abenduaren 13an, Zumaiako Afrikarren Elkartea aurkeztuko da, eta 18an, gaiaz hausnartzeko mahai-ingurua egingo da, Zumaiako hainbat eragileren eta norbanako migratzaileren parte hartzearekin. Haurrentzat ipuin kontaketa eta Mamnou dokumentala ere izango dira herritarrentzat.
Egitarau osoa
Abenduak 13
Zumaiako afrikarren elkartearen aurkezpena. Torreberriko aterpean. 17:00etan. Desfilea, dantzak eta Afrikar janarien dastaketa egongo dira amaieran.
Abenduak 16
Aniztasuna lantzeko ipuin kontaketa: TXANOAK BURUAN ETA IBILI MUNDUAN. Kontukantoi taldea. Alondegian, haurren liburutegian. 17:30ean. 4 urtetik gorakoentzat.
Abenduak 17
19:00etan MAMNOU (‘Debekatuta’) dokumentala (gazteleraz) eta solasaldia, amaieran. Malen Etxeak antolatuta.
Abenduak 18
Migratzaileen Nazioarteko Eguna
18:30ean: Mahai-ingurua: migrazio bizipenak: Zer dakigu Zumaian bizi garen 53 kulturei buruz? Badugu zertaz hitz egin! Oxford aretoan.
Amaieran: Arabiako janari eta edari dastaketa.



